OSTE22
Azaroa 2018

Ordua: 21:00
Lekua: Nordisk Txokoa
Barrenkale 26, Bilbao
Prezioa: 15€

eman izena

Tupper Backpack "Kit Gastronomikoa Jaialdietarako" Jaialdia Lantegi gastronomikoa eta afaria

Jaialdi bateko sukaldea

Gerrilla gastronomikoaren taktiketan trebatzeko topaketa kolektiboa, jaialdietako egungo sukaldaritza-eskaintzari —”fast food” oinarri duena— eta “zabor-janaren” merkantilizazioari aurre egiteko.

Sukaldaritza-teknikek eta aplikatutako sormenak gure elikagai-kalitatea bermatzeko modu gisa eskaintzen dituzten ezagutza, baliabide eta aukerak zukutzeko gonbidapena da proposamen hau, bizi-eredu jasangarriago, osasungarriago eta sozialagoak praktikan jartzearekin batera.

Festibal batean kontsumituak izateko bildutako hainbat errezeta eta elaborazio ikasiko ditugu. Gure "take away" propioak nola egin ikertuko dugu, kasu honetan etxetik festibalera. "Tupper" eta "Bacpack" kontzeptuetatik abiatuko gara, elikagaiak garraiatzeko formatuak, elikagai horiek kontsumitzeko moduak eta prestatzeko estiloak berrasmatzeko, elikadura-autosufizientziako gure gaitasunak garatzea ahalbidetuko dutenak janari propioa sartzea debekatuta dagoen festibal handien motako egoeretan.

Tailerrean modu teorikoan hitz egingo dugu kontzeptu horien gainean, eta proban jarri ahalko ditugu Txoko Nordisk-en ondoren eskainiko den afariaren prestaketan.

Prestaketa txikien dastaketa-menu bat bilduko du afariak “autoproduzituta eramateko sukaldaritzaren” printzipioei jarraikiz. Sormen gastronomikoko eszenaratze bat, “errezeten hackeatzea” eta hiri-ingurunerako egokitzea, eta horren ondorioz, Tupperrak eta motxilak elikadura-inperioaren boterearen aurkako erresistentzia gastronomikoko benetako armak bezala ikusiko ditugu.

Guerrillako sukaldaritza eta gastronomia, haiei buruzko ezagutzak, teknikak eta gaitasunak pertsona guztien oinarrizko elikadura-premiak asetzera birbideratzen dituen lankidetza-proiektu gisa definitzen da, elikadura-subiranotasuna betiere elikadura-eskubide eta giza eskubideen berme gisa sustatuta.

Programa

AST21
Azaroa 2018









19:00 BilboRock
EKITALDIETAKO HIRIKO GAITZAK
Hiri-eztabaidak

OSTE22
Azaroa 2018

9:30 BilboRock
FESTIMATON
Jaialdien maratoia - Hitzaldiak
-
19:00 BilboRock
HIRI PILULAK
Mikro-hitzaldiak
-
21:00 Nordisk Txokoa
TUPPER BACKPACK "KIT GASTRONOMIKOA JAIALDIETARAKO"
Gastronomia lantegia eta afaria

OSTI23
Azaroa 2018

9:30 BilboRock
FESTILAB
Hitzaldiak eta sorkuntza lantegia
-
20:00 BilboRock
BIG BEST INCREDIBLE FESTIVAL EVER
Ikus-entzunezko Iturri Kodea
-
21:00 BilboRock
ERABILERA ANITZEKO GARBITZAILEA vol.1
Zuzeneko ikus-entzunezko nahasketa

LAR24
Azaroa 2018

11:00 Concordia Geltokia
MAGICAL MYSTERY CITY TOUR
(Bidea)
-
21:00 Shake!
ERABILERA ANITZEKO GARBITZAILEA vol.2
Zuzeneko ikus-entzunezko nahasketa
-
22:00 Shake!
ESCAPE-ISM vol.2
Kontzertua

IGA25
Azaroa 2018


11:00 Open Espazioa
RAUBDRUCKERIN
Ehungintza estanpazio lantegia
-
14:00 Open Espazioa
ERABILERA ANITZEKO GARBITZAILEA vol.3
Zuzeneko ikus-entzunezko nahasketa

12-25
Azaroa 2018








Martzanako Kaia
MASS TOURISM
Argazki erakusketa