PREN
TSA

Prentsa kontaktua

Eskatu material osagarria eta elkarrizketen kudeaketa. .

Guillermo Royo
media @ urbanbat.org
+34 658 703 151

Irudiak

Prentsa Oharrak

16/11/2018 - 7. KULTURA, HIRIGINTZA ETA GIZARTE BERRIKUNTZAri buruzko URBANBAT JAIALDIA



Bilbo, 2018/11/16

Azaroaren 21-etik 25era URBANBAT kultura, hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko jaialdia ospatzen da Bilbon. ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo edizioak kultura-ekitaldi handien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatzen ditu partekatutako estrategiak diseinatzera, ingurunerako oreka eta toki-komunitatearentzako onura bermatuko duten estrategiak, alegia.

Ekipamenduen erabilerak aldatzea, espazio publikoa masiboki okupatzea, bisitariak hartzeko arkitektura efimeroak eraikitzea eta baita unean une hirigintza-kudeaketa arautzen duten araudiak egokitzea ere ahalbidetzen duten teknologiei buruz jardungo dugu. Jada kontsolidatutako hirien barruan mikro-hiriak eraikitzeko dispositiboak, hiri horiek klase ertainaren kontsumoa eta aisialdia errazteko diseinatuta daudelarik.

Programazioa hiritar guztiei zabaldutako laborategi gisa planteatu dugu. Hau da, ikerkuntza, esperimentazio eta elkar-sorkuntza prozesu gisa, aktibitate formatu ezberdinekin: hitzaldiak, lankidetza tailerrak, ibilbideak, jarduera artistikoak...Jaialdia Azaroaren 21ean hasten da Bilborocken, Bilbon ekitaldi erraldoiek sortzen dituzten efektuei buruzko mahai inguru batekin. Bertan instituzioetako eta hiriko agenteek beren bertsio eta diskurtsoak ekarriko dituzte.

Programazioa azaroaren 25a arte jarraituko du ekintza ezberdinekin: modu jasangarrian ekitaldiak antolatzen ari diren ekimenen aurkezpenak, arkitektura, diseinua eta hiriari buruzko jaialdien nazioarteko maratoia, hiri-ekitaldien diseinuan jasangarritasuneko eta erantzukizun sozialeko irizpideak sartzeko sormen-lantegia, hiritik ibilbidea eta jarduera artistikoak besteak beste.