Sarrera Doan
Leku bakoitzak bere historia kontatzen digu bere azaleren bidez. Streetart proiektu honen motibazio nagusia hiri-kontakizunen edertasuna biltzea da, eta aldi berean jendea sentsibilizatu nahi du gauza txiki horiei buruz, itxuraz garrantzirik gabeak, bizi ditugun guneak gureak balira bezala mimatzen eta sentitzen laguntzen digutenak. Hiriko kaleko elementuak kamisetetan edo oihalezko poltsetan estanpatzeko teknika bat erabiliko dugu jarduera honetan. Guk kamisetak eta estanpatzeko erremintak jartzen ditugu. Zatoz zure jantzia customizatzera!
Andoni EHUko Arte Ederretan lizentziaduna da. Gaur egun teknika grafikoetan diardu lanean batez ere serigrafían nabarmenduz, nahiz eta ez dituen alde batera uzten beste gai batzuk, esaterako pertsonai fantastikoen sorkuntza eta antzerki makillajea zein Fx-a.