Hiri-ekitaldi handietarako egokiak diren hiriko zenbait gune bisitatzeko tour bat egitera gonbidatzen zaituztegu, gune horien memoria berriz ere ezagutzera. Hainbat alorretako adituek eraiki berritako kontakizun hegemonikoaz haratagoko beste kontakizun bat eskainiko digute.
Goizeko 11tatik aurrera bus turistiko batek bisitaldi gidatu bat egingo du hiriko kokaleku ikonikoetan barrena. Zenbait geldialdi egingo ditugu hitzaldi bat emateko, eta ustekaberen bat ere izango da. Hiriari buruzko kontakizun historiko eta alternatiboen eraikuntzaren lekuko izateko aukera bat.
Doan bertaratu ahal izango da hitzaldi bakoitzera eta itxiera-jarduerara. Bus-ibilbideak eta bazkariak 20 euroko kostua izango dute, aldez aurretik izena emanda.
1995ean onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak gainbeheran zegoen hiri industrialaren diagnostiko zehatza ezartzen zuen, mende batez Abandoko ibarrean Zabalgune berria garatu zuen hiri industrialarena, hain zuzen ere. Eta zerbitzuen (ekitaldiak, azokak, biltzarrak, festibalak...) hiri berri bat proiektatzen zuen.
Francisco Javier García de la Torre. Arkitektoa Garcia de la Torre Arquitectos taldean. Bere eraikuntza-proiektuekin aldi berean, ikerketa-lan zabal bat garatzen du kultura arkitektonikoaren alorrean. Errekonozimendua jaso du Arkitekturako eta Hirigintzako Espainiako XIII. Bienalean Ikerketa eta Dibulgazioa atalean bere “transferentzia soziala” dela eta.
Guggenheim ez da soilik turisten eta ekitaldien erakarle boteretsu bat: museoa bera ekitaldi gisa eratu zen eta arrakasta hori bere inguruan kutsatzen jakin izan zuen. “Guggenheim ekitaldi” zabal horrek eraldatu egin du Bilboko iragana gogoratzeko modua eta hiriaren etorkizuna imajinatzen du, baina, batez ere, begiratzeko moduan aldatu du.
Jaime Cuenca filosofoa eta arte-kritikaria da. Artearen teoriaren, filosofia politikoaren eta egunerako jardunbideen historiaren elkargunean lan egiten du, eta azkenaldian garatu duen lan-ildoa begiradaren teknologiek esperientziaren eraketa politikoan duten paperaz arduratzen da.
Menua:
Hiriek gero eta inbidia handiagoa diete atrakzio-parkeei, antza. Esparru seguru eta autobabestuak, non espazioa eszenatoki bihurtzen den pauso bakoitzean, bertatik hiritarra erakarriz esperientzien ordena batean –eta ordenaren esperientziarekin–. Beharbada horregatik jada ez da beharrezkoa atrakzio-parkeak aldirietara eramatea, parke horien arkitektura hiri-mendi baten urruntasun hurbilean instalatuta. Atrakzio-parke berria hiriaren kondizio berria bada, bere ibilbide, fabula eta Ameriketatik ekarritako bere izar-muntaiekin, orduan 70eko hamarkadako parke zaharra ezabatu ahal izan dugun lorratza da... ongiegi imitatu dugulako. Gure haurtzaroa bezala".
Fernando Bayón Deustuko Unibertsitateko Filosofiako doktorea da, eta unibertsitatean bertan lan egiten du Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko ikertzaile gisa eta Modernitatearen Filosofiako irakasle gisa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. Argitalpen ugariren egilea da, arteen teoria kritikoarekin eta gune publikoaren eraikuntza sozialarekin lotutakoak.
Justin Timberlake-k esaten zuen hori egia bada, dena aldatzen da. Aitor dezagun.<7p>
Ibai Etxezarraga Alvarez, Imajik Design Factory lantaldeko arkitekto sortzaileetako bat da, eta gaur egun arkitekto eta proiektu estrategikoen diseinatzaile gisa egiten duen lana hiria bere inguruan nola garatzen den aztertzeko interes bereziarekin uztartzen du. Azken 8 urteetan, proiektu sortzaileak burutu ditu, proiektu horiek taxutzearekin hasi eta egikaritzeraino. Arlo arkitektonikoaz gain, beste zenbait arlo ere esploratu ditu sormenarekin, kulturarekin, artearekin eta proiektuen kudeaketarekin lotutako esparruetan.
MEM Exhibiton Hall erakusketa aretora bisita gidatua, Txema Agiriano komisarioaren eskutik.