Doako sarrera areatoa bete
izena eman
Hiria ekitaldien (kultura-arlokoak, kirol-arlokoak, zientzia-arlokoak, eta abar) hartzaile eta zenbaitetan sustatzaile bezala antolatzearen gaia, toki-administrazio askorentzat estrategia bat izateaz gain, hainbat diziplinatatik –hala nola ekonomiatik, arkitekturatik edo soziologiatik beretik– gehien aztertutako eta eztabaidatutako gaia da. Ekitaldi-antolatze hori hiriaren brandingaren testuinguruan, hiri-marketina eta hiriaren salmenta edo merkantilizazioa aspalditik ari dira debate bizia eragiten, eta elkarren aurkako jarrerekin, gainera.
URBANBAT festibaletik eutsi egiten diogu apustuari, eta uste dugu gaur inoiz baino beharrezkoagoa dela Bilbon azterketa kritiko bat egitea ekitaldiek gure hirian dituzten ondorio fisiko, ekonomiko eta sozialei buruz. Ekitaldiek hirian dituzten afektazioak izenburupean mahai-inguru bat egitea planteatzen dugu, eta bertan hiriko agenteek beren bertsio eta diskurtsoak ekarriko dituzte, ekitaldi horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan eragingo duten modua nola ulertzen duten azalduta. Hiriaren turismoaren kudeaketari, ikerketari eta kultura-produkzioari lotutako pertsonen, saltzaileen eta auzotarren beren parte-hartzeak, baita unibertsitate-esparrutik egindako gogoeta, azterketa askotariko eta aberasgarriak egitea ahalbidetuko digu. Gainera, bertaratutako publikoaren parte-hartzea ere gehituko zaio, guztiok partaidetutako mahai-inguru bat sortuta.
PARTE-HARTZAILEAK
Moderatzailea
Patricia Campelo EHUko Soziologiako doktorea. Civersity ikerketa-taldeko kide da