Doako sarrera aretoa bete arte
eman izena
ARENAL SOUND, SEI EGUNEKO HIRIA. Begoña Torres Méndez (Madril)
Arenal Sound negozio-jaialdiaren erakusgarri nagusietako bat da. 300.000 ikusle bertaratzen dira, eta horri esker, aldi baterako musika-hitzordu jendetsuena da Espainian, eta iraupen gutxiko hiri populatuena udaran.
EXPERIENTZIAREN IBILBIDEA. Camila Pinzón Cortés (Quito)
Habitat III konferentzia hartu zuen eremuaren inguruetako herritarren artean eragin iraunkorrago eta jasangarriago bat eragiteko proiektua, showak, hiritik atera ondoren, ondare bat utz dezan.
MAKE CITY. Rosario Talevi (Berlin)
Make City Berlingo Hiri Alternatiba eta Arkitekturaren lehen Festibala da, eta hainbat arkitekto, planifikatzaile, herritar talde eta garatzaile bildu ditu, hiri osoan barrena elkarrekin hitz egin dezaten bestelako hiri bat egiteko moduen inguruan.
FAIRBNB. Sito Veracruz. (Bologna-Venezia-Bartzelona-Amsterdam)
Opor-alokairuko plataforma, turismoak auzo-komunitateetan eragiten duen inpaktu positiboa areagotzeko eta inpaktu negatiboa murrizteko diseinatua, gardentasunean, parte-hartzean eta proiektu sozialen inbertsioan oinarritutako ekintzen bitartez.
BORONDATEZKO GENTRIFIKAZIOA. Álvaro Fierro (Bilbo)
Lankidetzazko ekonomia digitaleko alojamendu-eredu berrien ondoriozko turismo motaren inpaktua eta alokairuetan dituen ondorioak neurtzeko proiektua.
PLAYA-220 JAIALDIA. Javier Martínez Sánchez (Leon)
Hiri-berroneratzeko diziplina anitzeko eta plataforma anitzeko jaialdia, kolapso demografikoaren ondorioz desagertzeko arriskuan dauden herrientzat.
ENTREBARRIS. Mijo Miquel Bartual (Valentzia)
Valentziako hiriak jasaten duen turistifikazioaren guztiz kontra dauden auzo kolektibo eta elkarteen sarea.
MASS TOURISM. Marc Javierre-Kohan (Bartzelona)
Argazki bilduma honek erakusten digu turismo masiboak mendean hartutako tokiak nola eraldatzen dituen, haren eraginez espazio publikoan orokor bihurtutako giza jarduerak bilatuz.