Doako sarrera aretoa bete arte
izena eman
"Big Best Incredible Festival Ever" izango da Pedro Jiménezek Urbanbat jaialdian egingo duen Ikus-entzunezko iturri kodea. Bidaia dokumental bat munduko kulturaren historiaren ekitaldi garrantzitsuenetako batean barrena, protagonistetako batek lehen pertsonan kontatua.
Ikus-entzunezko Iturri Kodea formatu autobiografiko bat da, ikus-entzunezko hitzaldiaren eta komentatutako proiekzioaren arteko erdibidean planteatzen dena. Formatu eszeniko horretan, gonbidatutako pertsona ikus-entzunezko bere erreferentzietan murgiltzen da kontakizun bat partekatzeko gai bati edo ikerketa bati buruz.
Pedro Jiménez ZEMOS98n bizi da, Sevillan kokatutako kooperatiban. Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna da eta hezkuntzako ikasketak ditu, Internet bidez egindakoak. Programazio- eta koordinazio-erantzukizunak izan zituen ZEMOS98 Festibalaren edizio guztietan. Gaur egun betetzen dituen zereginen artean ditugu politika publikoak sortzeko metodologia partizipatiboak diseinatzea eta ezartzea, Andaluziako Juntako Hezkuntza Kontseilaritzaren Alfabetizazio Mediatikoa, eta Arte eta Hezkuntzari, Hezkuntza Hedatuari, Berrikuntza Sozialari, Ikus-entzunezko Birnahasketari eta Politika Kulturalei buruzko hitzaldi, debate eta tailerretan parte hartzea. Zuzeneko ikus-entzunezko birnahasketako Los Voluble kolektiboko kide da eta blog pertsonal batean idazten du http://petroglifo.zemos98.org helbidean