OSTI23
Azaroa 2018

Ordua: 9:30
Lekua: Bilborock
Mertzedetako Kaia, 1, Bilbao
Doako sarrera aretoa bete arte
eman izena hitzaldietarako
eman izena tailerrerako

Index

FestilabHitzaldiak eta sorkuntza lantegia

Festilab IIko irudia

Hitzaldi-jardunaldia eta baterako sorkuntzako tailerra proposamenen dokumentu bat lantzeko hiri-ekitaldien diseinuan jasangarritasuneko eta erantzukizun sozialeko irizpideak sartze aldera. Ekitaldien kudeaketan eta egikaritzapenean inplikatutako eragile guztientzat erabilgarriak izan daitezkeen proposamenak: sustatzaileak, administrazio publikoa, publikoa eta erabiltzaileak, herritarrak….

09:30 - 11:30

Hitzaldiak:

Hiri-ekitaldien kudeaketa eta egikaritzapen jasangarrirantz. Eredu jasangarri eta komunitario baterantz eraldatzeko jarraibideak

Francesc González Reverté @fgonzalezre

Hiri garaikidean ekitaldien antolakuntzak izan duen hazkundeak hiri-garapeneko estrategiaren funtsezko pieza bihurtu ditu horrelako jardunak, eta aldi berean gehitu egin ditu toki-komunitatearen gainean dituen afektazio eta inpaktuak. Ekitaldien egikaritzapenaren jasangarritasunean positiboki nola eragin behar den ardatz gisa hartzen duten hiri-garapeneko estrategiak lantzeko zenbait proposamen eztabaidatzea izango da aurkezpenaren helburua. Egiazko kasuei buruzko informazioarekin batera joango da azterketa, Katalunian eta nazioartean egindako formatu txiki eta ertaineko ekitaldi kultural eta turistikoei buruz egindako ikerketan izandako esperientzian oinarrituta. Zehazki, jasangarritasunaren arloan garrantzi handiena duten ekitaldiak egitearekin lotutako zenbait elementuri buruzko debatea izango da: ekitaldien eta toki-komunitatearen arteko elkarrizketa; ekitaldiak egitearen eta turismoaren arteko harremana; ekitaldien kokalekua hiri-espazio publikoan eta ekitaldien potentziala hiriari legatu bat eskaintzeko.

Francesc González Geografiako doktore dugu UABen, eta Ekonomia eta Enpresetako irakasle UOCen. Turismo Graduko zuzendaria, eta Turismoko, Jasangarritasuneko eta Teknologia Berrietako Masterreko irakaslea da. UOCeko NOUTUR ikerketa-taldeko ikertzailea da. Eguzki eta hondartzako turismoaren arloa dute aztergai bere ikerketa-lerroek, eta baita teknologiaren eta turismoaren arteko harremana, jasangarritasuna turismoan eta ekitaldiak ere. Zenbait artikulu argitaratu ditu esparru horretan ekitaldi kulturalak egitearen eta helmuga turistikoetako toki-garapenaren eta ekitaldien inpaktu sozialen arteko harremanari buruz. Gai horri buruzko zenbait artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, baita Ciudades efímeras. Transformando el turismo urbano a través de la producción de eventos (Hiri efimeroak. Hiri-turismoa ekitaldien produkzioaren bidez eraldatuz) liburua ere.

Hiriak ekitaldika

Juanma Murua @juanmamurua

Kirol-ekitaldiek hirian duten eraginari buruzko ohiko diskurtsoa zalantzan jartzen ez diren topikoz beteta dago, ekitaldi horiei esker hiriak izango duen bultzada sozialari, ekonomikoari edo irudiarekin lotutako bultzadari dagokionez. Horrela, hainbat esaldi errepikatzen dira hiriaren markari, turismo-sustapenari, inpaktu ekonomikoari eta mega-ekitaldien protagonista handiari buruz: legatua.

Hitzaldian, kasu konkretuetan oinarrituta, kirol-ekitaldietako inbertsio publikoak defendatzeko garaian erabilitako argumentuak xehatzen saiatuko gara, mega-ekitaldiei arreta berezia eskainita. Ekitaldi bat antolatzeko garaian inoiz ere kontuan hartzen ez diren zenbait inpaktu ere ikusiko ditugu, funtsezkoak direnak ekitaldien politika jasangarri bat diseinatzeko garaian.

Juanma Murua ekonomialaria eta kontsultore independentea da Hiri eta Lurraldeen Kudeaketaren esparruan, eta Kirol Politiketako eta Jarduera Fisikoa sustatzeko politiketako espezialista. Kontsultore gisa egin duen lanean kirolarekin eta hirien kudeaketarekin, eta hiri jasangarri eta osasungarriekin lotutako hainbat proiektu zuzendu ditu, eta proiektu horiek diseinatzea eta abiaraztea bultzatu du, baita kirolean oinarritutako Toki Garapeneko Planak diseinatzea eta abiaraztea ere.

Artikulu ugari idatzi ditu eta komunikazioak eman ditu hiri eta lurraldeen garapen jasangarriaren, osasunaren, jarduera fisikoaren eta kirolaren arteko harremanari buruz. ‘Economía en chándal’ (Ekonomia txandala jantzita) blogaren egilea da.

12:00 - 18:00 PLAZA AGORTUAK

Sorkutza tailerra:

Honako pertsonen lankidetzarekin:


Programa

AST21
Azaroa 2018









19:00 BilboRock
EKITALDIETAKO HIRIKO GAITZAK
Hiri-eztabaidak

OSTE22
Azaroa 2018

9:30 BilboRock
FESTIMATON
Jaialdien maratoia - Hitzaldiak
-
19:00 BilboRock
HIRI PILULAK
Mikro-hitzaldiak
-
21:00 Nordisk Txokoa
TUPPER BACKPACK "KIT GASTRONOMIKOA JAIALDIETARAKO"
Gastronomia lantegia eta afaria

OSTI23
Azaroa 2018

9:30 BilboRock
FESTILAB
Hitzaldiak eta sorkuntza lantegia
-
20:00 BilboRock
BIG BEST INCREDIBLE FESTIVAL EVER
Ikus-entzunezko Iturri Kodea
-
21:00 BilboRock
ERABILERA ANITZEKO GARBITZAILEA vol.1
Zuzeneko ikus-entzunezko nahasketa

LAR24
Azaroa 2018

11:00 Concordia Geltokia
MAGICAL MYSTERY CITY TOUR
(Bidea)
-
21:00 Shake!
ERABILERA ANITZEKO GARBITZAILEA vol.2
Zuzeneko ikus-entzunezko nahasketa
-
22:00 Shake!
ESCAPE-ISM vol.2
Kontzertua

IGA25
Azaroa 2018


11:00 Open Espazioa
RAUBDRUCKERIN
Ehungintza estanpazio lantegia
-
14:00 Open Espazioa
ERABILERA ANITZEKO GARBITZAILEA vol.3
Zuzeneko ikus-entzunezko nahasketa

12-25
Azaroa 2018








Martzanako Kaia
MASS TOURISM
Argazki erakusketa