Kontuan izanda ekitaldiek (diziplina gisa, horrela esan nahi bada) hizkuntza propioa eta berezitasun erkide propioak dituztela, kartelaren ideia darabilgu festibalaren edota ekitaldi handiaren ideiarekin identifikatzen den publizitate-euskarri gisa. Publizitate-euskarriak diseinatzea du ardatz proiektuak, eta, horrekin batera, ekitaldien estetikak egunez eguneko egunekotasunarekin nahastea, eduki-talka eraginez. Proposamenaren ardatza zera da, zuzeneko zubi bat sortzea hiri baten errealitatea magnifikatzen duten ekitaldi horien artean, arropa zintzilikatzearen eguneroko premiekin kontrajarrita. Ez da zuzeneko kritika bat bilatzen, baizik eta egunerokotasunaren eta hiria eraikitzeko duen garrantziaren erreibindikazio bat hiri-eszenatokiaren ideiarekin alderatuta.
Juan Pablo Ordúñez / MawatreS
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Arte Ederretako lizentziaduna da Juan Pablo Ordúñez / MawatreS. Arteko Ikerketako eta Sorkuntzako master bat dauka, eta bere doktorego-tesia garatzen ari da Esku-hartze artistikoa esfera publikoaren eraikuntza-metodo gisa gaiari buruz. Bere jardunbide artistikoa bitartekotzako eta komisariotzako proiektuekin uztartzen du, UPV-EHUn Arte Garaikide, Performatibo eta Teknologikoko Masterreko irakasle gonbidatua izateaz gain.